Sunrise Medicaleko langileek jakinarazi dute duela 2 aste abiatutako greba amaitu dutela. ELA eta LAB sindikatuek sinatu dute akordioa behargin zuzenek %4 gehiago kobratu dezaten 2019an. Bestalde, 2020an eta 2021ean KPIa igoko da soldatetan.
Horrez gain, 10 langilek kategoria igoera izango dute eta hurrengo 3 urtetan 4 kontratu mugagabe sinatu beharko dira.