Igandean egingo du Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta Mendi Taldeak hurrengo irteera. Meatzaldera joko dute, Zugaztieta ingurura. Modu horretan zeharkatuko dute Zugaztieta-Triano mendizerra.
Ordutegiari dagokionez, 8:30ean abiatuko dira Arrankudiagako plazatik, 15:00ak aldera itzultzeko asmoarekin. Ohi bezala, bi ibilbide proposatu dituzte; luzea (13.5 km) eta laburra (11 km). Aldea, desnibelean egongo da: bide gogorrak 555 metroko desnibela izango du, eta errazak 415 metrokoa.
Interesdunek apirilaren 25 aurretik eman beharko dute izena matxinkorta@gmail.com helbidean, Facebook kontuan (Matxinkorta Mendi Taldea) edo Ekilore dendan. Prezioa 8 eurokoa izango da nagusientzat, eta 4 eurokoa umeentzat.