Festetan sartuko da buru-belarri da Arrankudiaga asteburuan. Hain zuzen, Arbide, Zabalzar eta Errotaldeko jaiak izango dira. 12:00etan jaurtiko dute txupina eta euskal dantzak egongo dira ondoren, herriko dantza taldearen eskutik.
15:00etan auzo bazkaria egingo dute, aurretik poteoa burututa. Haurrentzat, ordea, jolasak antolatuko dituzte 13:00etatik aurrera.
Bazkal ostean, berriz, parte hartzeari irekitako kontzertua prestatu dute. Oier Asla arduratuko da dinamizazioaz, eta herritarrak izango dira protagonista.
18:30ean, aldiz, orotariko txapelketak egongo dira. Musikak hartuko du lekukoa gauean, 22:00etatik aurrera. Hala, Hertzainak eta Rip taldeen tributuak bertaratuko dira: Pakean Utzi arte, Zona Especial Norte eta Ziztada & Rlantz taldea. Aurreratu dutenez, 4:00etan sorpresa edukiko dute.