Bihar -ekainak 29- hasiko dira San Pedro jaiak Arrankudiagan. Gaueko bederatzietan piztuko dute festari hasiera emateko suziria, eta sua eta txokolate jana egongo dira jarraian.
Edonola ere, larunbatean egingo dira ekintza gehienak. Umeentzako jarduerak, bazkaria eta jolasak egongo dira, besteak beste.
Igandean, aldiz, gastronomiak hartuko du protagonismoa. Bakailao eta tortilla txapelketak egingo baitituzte. Arratsaldean, aldiz, jolasak izango dira nagusi: Mus, tute, igel eta igel txiki txapelketak egongo dira.
EGITARAU OSOA
Ekainak 28, ostirala
21:00 // Txupinazoa eta kalejira
21:30 // Sua eta txokolatada
Ekainak 29, larunbata: San Pedro eguna
11:00 // Meza
11:00 // Puzgarriak eta jolasak egun osoa zehar
11:00 // Arrankugooooool egun osoan, Javier Eskaltza Athletic peñaren eskutik
13:00 // Umeen bazkaria
15:00 // Auzo bazkaria
18:00 // Pisten jolasa
20:00 // Afari merienda
20:30 // Afari-merienda
20:30 // Diskofesta: Mariskal DJ
Ekainak 30, igandea
12:00 // Bakailao eta tortilla txapelketa
12:00 // Umeentzako tailerrak (aldatzeko arropa eramateko deia zabaldu dute)
13:00 // Kalejira mariatxia: Mexico Lindo
14:00 // Lapikoen aurkezpena
17:00 // Mus, tute, igel eta igel txiki txapelketak
18:00 // Erromeria: Belle&Blue
21:00 // Jaien amaiera