Urtebeteko hitzarmena sinatu du Arrankudiaga-Zolloko Udalak Reinoxmetal 2002 S.L. Enpresarekin. Akordio horren arabera, enpresak laguntza eskainiko du tokiko erakundeak sustatzen dituen gizarte, kultura eta kirol ekintzak aurrera ateratzeko. Horren truke, enpresaren irudi korporatiboa zabalduko du udalak, jarduerak iragartzeko orduan. 1998. urtea sortu zen Reinoxmetal 2002 enpresa eta birziklapenena, balorizazioa eta komertzializazioa dira bere jardueraren ardatzak.