Uztaileko bigarren igandean ospatuko dute Basakoetxeko erromeria. Ohiko eskema izango du festak. 10:00etan izango da txupinazoa eta ondoren egingo da igoera. Behin Basakoetxera iritsita, hainbat ekintzari emango zaie bide: umeentzako jokoak, meza, bazkaria, eta erromeria.
