Ertzaintzak jakinarazi duenez, zulo "arriskutsu" bat topatu dute Ganekogorta inguruan. Sare sozialetan azaldu dutenez, gailurraren magalean sortu da arrakala: "Ganekogorta mendian egon gara bere igoeran agertu den zulo bat balizatzen. Mesedez errespetatu balizajea, haren azpian izugarrizko leizea dago eta. Kontuz ere txakurrekin".
Adituen arabera, bide erdian egonagatik oso arriskutsua da: "Leizea izanda arriskutsua bazen, lurpeko galeria baterako sarbidea dela deskubritu dugu. Lur azpian metro ugari daude, buztingunea da, beraz, beherago erori liteke". Bizkaiko Basozainekin batera identifikatu dute gunea.
Ildo beretik, mendizaleen artean mezua zabaltzea eskatu dute. Irudiotan ikus liteke zuloaren kanpoaldea eta barnealdea: