Ollabitan (Zollo) zegoen hondakindegi bat garbitu dute. Hala jakinarazi du Udalak. “Zabor, ate, leiho eta armairu zaharrez osatuta zegoen”, azaldu du tokiko erakundeak. “Udalak herritarrei eskatzen die, aurrerantzean holako zerbait ikusten badute, udaletxean edo Zolloko juntakideei abisatzeko eta, posible bada, hondakinak utzi dituen kamioi, furgoneta edo dena delakoaren datuak pasatzeko”.