Larunbat goizaldean izan zen gertaera, Iberlandako tabernan. Alarmak jo zuela-eta jakin zuten ekintzaren berri: “Dirudienez ez dute lapurtu ezer, alarmak jotzean alde egin zuten”. Ertzaintza bertaratu zen lehenbizi, eta ondoren jarri zuten salaketa, Txutxi Ariznabarreta alkatearen esanetan. Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, azpiegiturak jasan ditu kalte gehien: “Atea ezin da erabili, konpondu arte furgoneta bat jarri dugu aurrean”.
