Arrankudiaga-Zolloko Trail lasterketaren VIII. edizioari ekingo diote irailaren 21ean 16:30etik aurrera. Bi ibilbide prestatu dituzte horretarako. Luzeak 14 kilometro izango ditu eta laburrak, ordea, 6 kilometro. Aurreko urteetan bezala, umeek ere korrika egiteko aukera izango dute eta adinka banatuko dituzte.
Lasterketan parte hartzen dutenen artean opariak zozketatuko dituzte eta proba bukatu ostean jai giroa nagusituko da. Alde batetik, askaria prestatuko dute. Bestetik, Nafarroa Kanta Taldea eta Patx&Run bandaren emanaldiak egongo dira.
Izena ematea
Trailean aritzeko antolakuntzak bi helbide elektroniko zabaldu ditu: euren bloga eta beste hau. Bigarren estekan irailak 6 aurretik eginez gero lehen inskripzioa 5€ ordainduko dituzte interesdunek, eta 20a baino lehen osatzekotan 7€.