Matxinkorta Mendi taldeak herriko mendi ibilaldiaren zehaztasunak aurkeztu ditu. Irailaren azken larunbatean egingo dute ekimena; hau da, hilaren 28an. Hala, bi zirkuitu egongo dira. Batetik, laburra, 12.1 kilometrokoa; eta, bestetik, luzea, 24.7 kilometroduna. Biak ala biak ordubeteko diferentziarekin abiatuko dira herriko plazatik. Lehenbizikoko partaideak -iraupen luzekoak- 8:00etan joango dira oinez, eta gainontzekoak 9:00etan.
Matxinkortak azaldu duenez, hamaiketakoa etxetik eraman beharko dute partaideek. “Ondoren, bazkaria egongo da Gizarte Etxean”. Izena emateko epea hilaren 26an bukatuko da. Kartelean finkatu dituzte bi ibilbideetako tontorrak:
Bestalde, urriko txangoa zein izango den aurreratu dute: iparraldera joango dira, Larrun mendiaren inguruan zirkularra egitera. Gainera, Zugarramurdiko kobak bisitatzeko aukera eskainiko dute.