Kirolari, herritar eta zaleez bete da gaur arratsaldean Arrankudiagako plaza. Izan ere, herriko trail lasterketa antolatu dute zazpigarrenez. Ohi bezala, umeak izan dira lehenbizikoak ateratzen. Hala, adinaren arabera luzeera ezberdineko lasterketa burutu dute. "Garrantzitsuena parte hartzea dela-eta, guztiek izango dute sari bera, goxoki poltsa", adierazi du Aintzane Uribarri aurkezleak.
Herritar ugari aritu dira nola ibilbidean hala plazako guneetan laguntzen. 6 kilometroko lasterketa 55 lagunek osatu dute, eta 14 kilometrokoa 153k. Lasterketa bukatuta, Nafarroa kantu taldearen emanaldia egon da, eta Patx&Run taldearen kontzertuarekin bukatuko dute eguna.