Ostegunean -irailak 26- amaituko da Arrankudiaga-Zolloko Udalak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea.
Udaletxean egin behar da inskripzioa bertara joanez edo 946 481 712 telefonora deituta. "Arrankudiaga-Zollon erroldatutakoek lehentasuna izango dute eta, beharrezkoa bada, zozketa egingo da", jakinarazi du tokiko erakundeak, "ikastaroen kuotak ordaintzeko, Kutxabank-eko 2095 0164 29 200006845-2 kontuan sartu behar da dirua. Taldeak osatu ondoren egingo da ordainketa".
Bost ikastaro eskainiko dituzte guztira: pilatesena, aerobikena, tailarena, areto dantzena eta luzatze ariketa eta hipopresiboena. Udalaren webgunean topatu daiteke jarduera bakoitzaren inguruko informazio zehatza.