Maria Rivero eskualdean bizi den musikariak bere lehengusinari egindako abestia plazaratu berri du. Diana Rivero duela 4 urte zendu zen gaixotasun baten ondorioz, eta Mariak urriaren 21ean sareratu zuen kanta, omenduaren urtebetetzean, hain zuzen.
Siroka eta Kintsukoroi taldeetako abeslariak azaldu du bere lehengusinaren, senideen eta lagunen gustuko lana osatu duela.