[IRITZIA] Ipuin lehiaketa Txondor Gaztetxean

Txondor Gaztetxearen irudi bat. / Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanblada

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Zelan ospatu egun garrantzitsu hau herrian? Zer egin? Zer antolatu adin desberdineko jendeak parte hartu ahal izateko? Horrela hasi ginen eta ipuin lehiaketa bat antolatzea pentsatu eta horrela egin genuen.

Aspaldian antzeko ekintza bat egin zen herrian eta ideia ona zela ikusi genuen. Beraz, berriro egitea pentsatu dugu.

Bi adin tarte bereizi ditugu. Alde batetik, eskolan dauden umeak eta, bestetik, 12 urtetik gorakoak.

Umeentzako, gaia librea izango da, euren gustura idatzi dezaten. Gainontzekoen kasuan,guk hasiera bat eman eta beraiek jarraitu beharko dute.

Idatzitako ipuin guztiekin liburuxka bat egingo dugu eta eskolan baita Gaztetxean egongo dira kopiak ipuinak irakurri ahal izateko.

Aurkeztutako guztien artean bi saribanatuko dira, bana adin tarte bakoitzeko.

Eskolan dauden umeak: liburuxkaren kopia bat.

12 urtetik gorakoak: elkarren erabiltzeko 50€ko bonoa.

Sariak, abenduaren 24ean emango dira. Animatu eta parte hartu, epea abenduaren 10era arte dela!

Ipuinak azgazte@gmail.com email helbidera bidali behar dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide