Irteera ugari egin ditu Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta taldeak 2019an. Atzokoa izan zen aurtengo azkena, eta herriko tontorrak zeharkatzeko proposamena luzatu zieten herritarrei. Ohi bezala, bi zirkuitu egokitu zituzten: luzea eta laburra. 8:00etan abiatu ziren ibiltarienak, 20 kilometro gauzatzeko asmoarekin. Baita bete ere: Pagobakarra, Goikogane, Kamaraka, Altzisketa, Biderdi, Ustara eta Basakoetxe zeharkatuta ailegatu ziren plazara. Gainontzekoek, 9 kilometroko goiz pasa burutu zuten. Hain zuzen, Ustara, Basakoetxe, Lupetzeta eta Albitzarri izan zituzten jomuga; ondoren, denak Arrankudiagako plazan elkartzeko. Modu horretan, bilera eta bazkide zein gertukoen bazkaria gauzatu zuten amaieran.
Argazkiak: Matxinkorta Mendi Taldea
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya