Santo Domingo baselizaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak partekatu zituen Txomin Egiluzek urte bukaeran eta, horretarako, Andra Mari elizan abiatu zuten ibilbidea.
Bertako harzolako sekretua argitzen hasi zen, harriek udalerriko mapa baitute. Gero, Santo Domingoko ermita zegoen lekura jo zuten, eta eraikin horren historia jasotzeko Kepa Barañanok landutako harria inauguratu zuten.
Izan ere, Santo Domingoko baselizak Madalenako ermitaren arrastoak zituen. Eraikuntza berriek horien aztarna guztiak ezabatu zituzten eta herritar batek gorde zuen bere etxean mugarria.
Txomin Egiluzek harriduraz hartu zuen jende ugarik parte hartzea ibilaldian eta, besteak beste, herrian zegoen mojen komentua ere izan zuen hizpide. Amaitzeko hamaiketakoa izan zuten.
Argazkiak: Txomin Egiluz