Matxinkorta mendi taldeak bere hirugarren urteurrena ospatuko du igandean mendi irteera baten bidez

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 14a, 15:38

"Ia edonork" egiteko moduko irteera izango da igandekoa. / Matxinkorta

Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta mendi taldearen hirugarren urteurrena ospatzeko irteera egingo dute igandean, urtarrilak 19, Matxinkortara, hain zuzen. Ibilaldia 11,6 kilometrokoa izango da, 441 metroko igoerarekin, eta 9:00etan hasiko da herriko plazatik. “Ia edonork egiteko modukoa izango da”, antolatzaileen esanetan.

2019ko denboraldiari dagokionez, “balorazio positiboa” egin dute Matxinkortako kideek. “Mendira eta eskiatzera eginiko irteerak, via ferratak eta espeleologia jarduerak" nabarmendu dituzte. Era berean, bazkideen artean "feedback nahiko positiboa” jaso dutela gaineratu dute, nahiz eta hobetzeko “hainbat gauza” dituztela aitortu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide