Abadiñoko taldeak ohar batean adierazitakoaren arabera, norgehiagoka “ikusten zegoen gizon batek” hainbat alditan iraindu zuen jokalaria eta, honek erantzutean, epaileak zelaitik kanporatu zuen kirolaria. Mota horretako egoerarik onartuko ez dutela adierazi du klubak.
Arrankudiaga-Zolloko alkateak, Txutxi Ariznabarretak, nabarmendu du ez dutela herrian “inolako eraso eta joera xenofobo, arrazista edo matxistarik” onartuko, eta berriro gertatzea saihesteko neurriak hartuko dituztela jakinarazi du.
Era berean, udal futbol zelaia erabiltzen duten talde guztiei tokiko erakundearen jarrera jakinaraziko dietela azaldu du.