Asteburuan Abadiñok eta Bilboko Escolapiosek Arrankudiagan jokatutako futbol partiduan ikusle batek Abadiñoko jokalari bati botatako irain arrazistak kondenatu dituzte aho batez EH Bilduk eta EAJk, ohar baten bidez. Hala, “inolako eraso eta jarrera xenofobo, arrazista edo matxistarik” ez dutela herrian onartuko gogorazi dute.
Era berean, jokalariari eta Abadiño taldeari “elkartasuna” adierazi diete, eta gertatutakoa aztertuko dutela eta neurriak hartuko dituztela azpimarratu dute, “horrelako eraso eta jarrerarik berriro gerta ez dadin”. Amaitzeko, udaletik hartuko dituzten neurriak futbol zelaia erabiltzen duten talde guztiei jakinaraziko zaizkiela azpimarratu dute.