Ekintzaz beteriko hilabetea izango du Arrankudiagako Gizarte Etxeak

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 19a, 09:00
Gizarte Etxeko aratusteetako irudi bat. / Aiaraldea.eus

Aratusteak, Kaitin Allenderen bakarrizketa eta espeleologia irteera izango dira programatutako ekintza deigarrienak.

Sei ekintza aurreikusi ditu Arrankudiagako Gizarte Etxeak otsailaren amaierarako eta martxorako: Aratusteak, sukaldaritza ikastaroa, elkartearen batzar nagusia, Matxinkorta Mendi Taldeak antolatutako espeleologia irteera eta Kaitin Allenderen bakarrizketa.

Lehenengo ekintza ostiral honetan bertan, otsailaren 21ean, izango da, Aratusteak ospatzeko jaia egingo baita. Urtero legez, afaria egingo dute partaideek eta aldez aurretik finkatutako gai baten inguruan mozorrotuko dira. “Munduko musika” izango da aurtengo gaia. Gainera, lan talde batek Gizarte Etxea girotuko du munduko musikaren inguruko apaingarriekin.

Bigarren ekintza sukaldaritza ikastaroaren hasiera izango da, otsailaren 26an. Astean behin emango da eta dagoeneko hamazazpi lagunek eman dute izena. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, hogei norbanakorentzako tokia egongo da gehien jota.

Batzar Nagusia martxoaren 1ean egingo da. Urte hasierako inbertsioak izango dituzte hizpide bertan, Jon Garaio kideak adierazi duenez.

Martxoaren 22an Matxinkorta Mendi Taldeak espeleologia egiteko irteera egingo du. Azkenik, 27an, Kaitik Allendek Artistak eta kazetariak 1.0 bakarrizketa eskainiko du 20:00etatik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide