Igandea igaro zuen Elena Caballerok, La Basu abeslariak, Txondor Gaztetxean. Han grabatu zuen Sorginak kantarako bideoklipa hainbat lagunekin eta Martxoaren 6an, sareratuko du. Momentuz aurrerapena partekatu du:
Akelarre kantua Gerra diskoan argitaratu zuen 2019 amaieran, baina ez zuen ikus-entzunezkorik ekoiztu, Durangoko Azokan lana aurkeztean zentratu baitzen.
Orain, ordea, bideoklipak sortuko ditu, eta hau izango da lehenengoa. Berez, artistak hurrengo emanaldia martxoaren 28an eskainiko du Basauriko Gaztetxean, eta Okher abeslari laudioarrarekin partekatuko du oholtza.
Etxebarriko musikaria 90ko hamarkadan hasi zen rap musika ekoizten, baina etenaldi luzea egin behar izan zuen 2002an osasun arazoen ondorioz. 2013an itzuli zen plazara sortzaile gisa, eta geroztik 4 disko argitaratu ditu. Gerra izan da azkena. Aurten liburua ere argitaratuko du: Agnoia. Testuak bere biografia eta emakumezkoen eta raparen arteko lotura landuko ditu.
Argazkiak: La Basu, @rubenotero