Arrankudiaga-Zolloko Udalak eten ditu Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren lanak herrian. Tokiko gobernuak horrela agindu zion Bizkaiko Foru Aldundiko erabakia baliatuta.
Berez, aldundiak ez zion baimena eman urtarrilean Red Eléctrica Españolari obrak egiteko, zenbait hegaztiren babeserako legedia ez zutelako betetzen.
Hala ere, enpresak jarraitu du egitasmoarekin hainbat udalerritan, baina ez Arrankudiaga-Zollon. Txutxi Ariznabarreta alkateak azaldu du REE negoziatzen ari dela Bizkaiko Foru Aldundiarekin lanen legeztatzea, baina bitartean euren asmoa da baimenik ez ematea jarraitu dezaten.
Ariznabarretak berak adierazi du ibilbideko 100 edo 120 metrotan besterik ez dutela eten jarduera.