Bizkaiko Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak ezbeharraren lekura bertaratu dira, eta auto batean zegoen herritarra atera behar izan dute.
Lagun hori eta beste bat Galdakaoko ospitalera eraman dituzte osasun profesionalek. 30 eta 60 urte dituzte zaurituek, Ertzaintzak azaldutakoaren arabera.
Momentuz, errail bat ez dago erabilgarri, Bilboko norabidekoa, alegia.