Koronabirusaren ondorioz nabarmen hazi dira krisi ekonomikoa eta soziala. Ondorioz, elkarteek ezin izan dituzte 2020an aurreikusi zituzten jardueretako asko garatu. Horren adibide da Matxinkorta mendi taldea, Arrankudiaga eta Zolloko kirol elkartea.
Sare sozialetan azaldu dutenez, aurtengo bazkideen kuotak elikagaien bankura bideratuko dituzte: "Aurten mendi irteeretan ez denez gastu handirik egin, aurrekontuaren zati bat elikagaien bankura bideratzea erabaki dugu, 250€ hain zuzen ere".
Horrez gain, egungo bazkideei 2021eko kuota "doan" eskainiko diete, Facebookeko kontuan aurreratu dutenez.