1,5 janari tona bildu ditu Arrankudiaga eta Zolloko Udalak Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko mai. 20a, 10:00

Atzo egin zuten janari entrega Bizkaiko Elikagai Bankuan. / Arrankudiaga eta Zolloko Udala

Elkarte eta herritarren artean zabaldu du ekimena tokiko erakundeak. Positiboki baloratu dute emaitza.

Krisi ekonomikoak elikadura beharrak areagotu dituela-eta, Elikagai Bankura janaria bideratzeko ekimena gauzatu du Arrankudiaga-Zolloko Udalak.

Txutxi Ariznabarreta alkatearen hitzetan, eskaerak bikoiztu dira Ugao, Zeberio, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollokok osatutako banaketa sarean.

"Arrankudiaga eta Zolloko Udalak, deiari erantzunda, elikagaien bilketa antolatu du eta ondoko erronka hau bota die herritarrei, "ematen duten elikagai bakoitzeko Udalak beste bat jartzea", era horretan, herritarren ekarpena bikoizteko. Ariznabarretaren iritziz, ekimenarekin konpromiso soziala eta komunitatean elkartasunaren eta elkarbizitzaren baloreak sustatzea bilatu dute.

Bilketa, auzoka
Maiatzaren 13tik 15era burutu zuten jaki bilketa, auzorik auzo. Arrankudiagan udaletxea eta Ekilore denda bilakatu zituzten entrega puntu, "eta Zollon zein Atxetan ostiralean jaso ziren jangaiak".

Horrez gain, elkarteek ere egin dute ekarpena. Hain zuzen, bazkideen kuotaren zati bat bideratu dute dinamikara, 250€. "Ekimenak egundoko arrakasta izan du eta 1,5 tona elikagai inguru jaso dira. Jadanik, Elikagai Bankuko kideen eskuetan jarri dira eta, ekainean, udalak beste horrenbesteko ekarpena egingo du", aurreratu du gobernuburuak. Alkatearen esanetan 50 kutxa baino gehiago eskuratu dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide