Kinkea zozketak 5.000 euroko sari bat utzi du Arrankudiagan, Geuria.eus hedabideak jakinarazi duenez. Astelehenean egin zen zozketa, eta hainbat sari banatu ziren Euskal Herri osoan zehar: 20.000 euroko zati bat, 5.000 euroko hiru, 1.000 euroko hamabost, 500 euroko hogei eta 100 euroko 100 sari.
Etxerat Elkarteak sortutako zozketa da Kinkea, eta euskal preso politikoen senideen alde dirua biltzea du helburu. Ekimen berezia da, lau zozketa egiten dira urtero (bana urtaroko), eta horietan parte hartzearen truke artelanen laminak ematen dira.
Martxoaren 21ean egin nahi zuten udaberriko zozketa, baina maiatzera arte atzeratu behar izan dute, COVID-19a dela eta.