Trafiko istripu larria jazo da gaur iluntzean Arrankudiagan, Gastaka-Bekoa auzoan. Auto bakarrak izan du ezbeharra, errepidetik atera egin baita. Lau pertsona zihoazen ibilgailuan eta horietako hiru (bi gizon eta emakume bat), gutxienez, larri zauritu dira. Gurutzeta eta Galdakaoko ospitaletara eraman dituzte. Emakumeak 19 urte ditu eta gizonek 25 eta 29 urte.
Errepidea moztu behar izan dute egoera bideratzeko, baina dagoeneko badago trafiko berrezarrita.