Era berean, Arrankudiaga-Zolloko elkarbizitza hobetzearen alde lanean jarraituko dutela gehitu dute. Jeltzaleen aburuz, gertaera hau EAEn azken boladan jasotako hainbat alderdiren egoitzen kontrako ekintzen testuinguruan kokatzen da. Arrankudiagakoa bezalako margoketa ugari agertu dira azken egunetan Euskal Herrian, Patxi Ruizen egoera dela eta. Preso iruindarrak 16 egun daramatza gose greban, kartzelan jasotzen ari den tratua salatzeko.