Iragan maiatzaren 28an zabaldu zuten berriro Arrankudiagako udal-pilotalekua. Udalak azaldu duenez, funtzionamendua alarma egoera baino lehen zegoen berdina izango da, baina hainbat mugapen egongo dira: gehienez bi pertsona egon ahalko dira jokatzen, eta entrenatzaile bat soilik sartu ahalko da, “udalean egiaztatu ondoren”.
Kontuan hartu beharreko beste prebentzio neurri bat jakinarazi du udalak: “Pilotalekura joatean, aurreko ordua alokatu duten pertsonak frontoia erabiltzen ari badira, alokairu-orduaren aldaketaren berri emango zaie, eta frontoiaren kanpoaldean itxarongo da, sartu ahal izateko frontoia utzi arte”.
Tokiko erakundeak ohartarazi du neurriak hartuko dituztela aipatutako neurrietakoren bat betetzen ez bada.