Etorkizunera begira, herrian janari bilketaren bat egiteko asmoa dutela adierazi dute Batuko kideek, eta nabarmendu dute bizilagunen laguntza beharko dutela sarearen egitasmoak herrian garatu ahal izateko. Gauzak hala, herritar orori luzatu diote ekimenean parte hartzeko gonbita.