Arrankudiaga eta Zollon pilotaren praktika eta kirol-zaletasuna sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 11a, 10:06

Jon Txomin Arandiak, elkarteko presidenteak, eta Txutxi Ariznabarreta alkateak sinatu zuten akordioa. / Arrankudiaga eta Zolloko Udala

Elexaldeko frontoia  Kamaraka Eskupilota Kirol Elkartearen esku geratzea adostu dute.

Lankidetza-hitzarmena sinatu du Arrankudiaga eta Zolloko Udalak Kamaraka Eskupilota Kirol Elkartearekin. Hitzarmen horren bidez, tokiko erakundeak elkartearen esku utziko du Elexaldeko frontoia, “bere jarduerak egin ditzan”. Horrez gain, udalak 5.000 euroko diru-laguntza emango dio elkarteari ekintza horiek garatzeko. 

Talde aktiboa da Kamaraka. “Urrian hasten dira txapelketak”, azaldu du Jon Txomin Arandia, elkarteko presidenteak. 20 pilotari inguru daude taldean. “Gehienak mutilak dira, baina badaude baita neska ugari ere”.

 

Astean bi aldiz entrenatzen dute frontoian, astelehenen eta asteazkenetan. Horrez gain, “betidanik” izan dute herriarekin lotura estua, Arandiaren hitzetan. “Neguko jaietan pilota jaialdia antolatzen dugu, eta herriko jaietan ere bi ekimen egiten ditugu: eskola pilota txapelketa Andra Mari egunean eta afizionatuen norgehiagoka Berakatz Egunean”.

 

Orokorrean, pilotarekiko zaletasuna “mantendu” egin dela aipatu du Kamarakako presidenteak, “futbolak askoz gehiago erakartzen duen arren”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide