Arrankudiaga eta Zolloko Trail Lasterketaren aurtengo edizioa, bertan behera

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 24a, 08:00

200 parte hartzaile inguru izan ditu lasterketa azken urteetan. / Aiaraldea.eus

Hala ere, datorren urtean berriro helduko diote ekimenaren antolakuntzaren, X. ediziora heltzea baitute helburu. 

Udazkenean zen ospatzekoa Arrankudiaga eta Zolloko Trailaren VIII. edizioa, baina bertan behera utzi dute ekimena. Antolatzaileen esanetan, COVID-19ak sortutako egoera “nahiko berezi eta aldakorra” da. “Lan asko ditugu egiteke, eta gertatuko denarekiko ezjakintasunak bultzatu gaitu erabaki hori hartzera”, azaldu dute. 

Hala ere, datorren urtean egitasmoari berriro heltzeko prestutasuna erakutsi dute. Izan ere, “gutxienez” X. ediziora heltzea dute helburu, eta orduan “zer edo zer berezia” egitea. 

Positiboki baloratu dute orain arte eginiko ibilbidea: “Zortzi edizio daramatzagu jada eta nahiko talde homogeneoa mantentzea lortu dugu,hasieratik pertsona berdinak gabiltza taldean”. Sortutako lan-dinamikaren “oso gustura” daudela nabarmendu dute, eta herritarren inplikazioa goraipatu: “atzean beti dago 60-70 laguneko talde bat lan egiteko prest, eta sekulako babesa ematen digu horrek”. 

Lasterketa bat baino gehiago

Ekimenak izandako harrerarekin ere pozik daude. Beti izan dituzte 150 parte hartzaile baino gehiago, eta azken edizioetan 200 inguru izan dira. “Umeen lasterketa gehitu behar zaio hori, 60 haur inguru aritzen baitira bertan”. 

Izan ere, lasterketa hutsetik harago doa Arrankudiaga eta Zolloko Traila. “Beti antolatu ditugu ekimen paraleloak:  herri kirolak, erronkak edota musika emanaldiak”. Antolatzaileen aburuz, “lasterketa herrikoia” egitea izan dute xede nagusi, “prezio sinboliko batekin, tratu oneko lasterketa bat, hurbila”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide