Larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan dute gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu delako. Edonola ere, Ertzaintzak jakinarazi du ez zuela zauririk. Ordubetez trafikoa etenda egon da Bilboko norabidean, baina 09:00etan trafikoa normala zen berriro.