Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak bertaratu ziren atzo Zolloko urtegira, oihal batekin estalitako gorpu bat zirudien zerbait ikusi zutelako bertako uretan sartuta. Arabako Foru Suhiltzaileak ere gerturatu ziren, eta euren laguntzarekin atera zuten objektua.
Orduan konturatu ziren ez zela gorpu bat. “Norbaitek dena prestatu zuen pertsona bat zela pentsarazi eta alarma sortzeko”, salatu dute. Gauzak hala, gertatutakoa “oso gustu txarreko” broma izan dela nabarmendu dute, eta mota horretako txantxek baliabideak xahutzea dakartela, “benetako larrialdietara bideratu beharko liratekeenak”.


