Gaur 12:00ak aldera txirrindulari batek eta furgoneta batek istripua izan dute. Ertzaintzak azaldu duenez, ez da harrapaketa izan, baizik eta bien arteko talka. Hori dela eta, gizonezkoak kolpea hartu du,eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira lekura, Arrankudiagako herrigunera, hain zuzen.
Osasun zerbitzuko langileek erabaki dute txirrindularia Galdakaoko Ospitalera eramatea artatzeko.
Ez da azken egunotan gertatu den ezbehar bakarra. Izan ere, atzo Arakaldon beste txirrindulari batek ere ospitalean amaitu zuen erorketa baten ondoren.