Konponketa lan batzuk egiten ari dira Arrankudiagako elizan, bertako kanpandorretik harri batzuk erori direlako. Obretako arduradunak astelehenean egon ziren egoera ikusten, eta berriro igoko dira datozen egunetan, beste harri batzuk ere solte topatu dituztelako. "Kanpandorre barrutik sartu nahi dute horretarako, martxan gaude", azaldu dio Agustin Aurrekoetxea abadeak Aiaraldea hedabideari.
