Arrankudiaga eta Zolloko Udalak oharra atera du koronabirusa dela eta udal pilotalekuaren erabilera moldatu duela jakinarazteko. Aurrerantzean bost pertsona egon ahalko dira gehienez frontoian aldi berean kirola praktikatzen. “Pilotalekura joatean, aurreko ordua alokatu duten pertsonak frontoia erabiltzen ari badira, alokairu-orduaren aldaketaren berri emango zaie eta frontoiaren kanpoaldean itxarongo da, sartu ahal izateko frontoia utzi arte”, azaldu du tokiko erakundeak, eta ohartarazi du neurriak hartuko direla baldintza horiek betetzen ez badira.