Bost ikastaro eskainiko ditu ikasturte honetan Arrankudiaga-Zolloko Udalak: pilatesa, joskintza, areto dantzak, taila, eta luzatze-ariketak eta hipopresiboak. Bakoitzak bere ordutegi, baldintza eta prezio propioak ditu, baina denak hasiko dira urriaren 1ean, eta erroldatutako jubilatu eta langabetuek erdia baino ez dute ordaindu beharko.
Irailaren 28an amaituko da ikastaroetan izena emateko epea. Udalaren webgunean (Arrankudiaga.org) topatu daiteke informazio guztia.
Segurtasun neurriak
Udalak hainbat segurtasun neurri ezarri ditu ikastaroetan, COVID-19aren zabalpena ekiditeko. Parte hartzaile bakoitzak bere material propioa eraman beharko du, maskarak erabili beharko dira, eta derrigorrezkoa izango da saioa hasi aurretik eskuak garbitzea. Gainera, behin txanda batean izena emanda, ezin izango da txandaz aldatu.