Bi zauritu Arrankudiagan, bi autoren arteko talkaren ondorioz

Erredakzioa 2020ko ira. 27a, 06:00
Atxetan jazotako antzeko trafiko istripu baten artxibo irudia. / Aiaraldea.eus

Bi pertsona zauritu ziren atzo gauean B-265 errepidean, Arrankudiagako udalerrian. Gaueko hamaikak aldera jazo zen ezbeharra, bi autok elkarren artean talka egin zutenean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren kolpea gertatu zen tokira eta Galdakaoko ospitalera eraman zituzten zaurituak, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 

23:30ak aldera Atxetatik igaro zen herritar batek azaldu du bertako bihurgunean izan zela ezbeharra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide