Batu Elkarlaguntza Sareak duela 3 hilabete sortu zuen Subete Elkartasun Biltegia eta erakundeak azaldu du familia erabiltzaileen kopuruak gora egin duela. Horregatik, oinarrizko produktuen elikagai bilketa abiatu dute Bizkaiko zenbait tokitan: Basauri, Arrigorriaga, Ugao, Larrabetzu...
Aiaraldean Arrankudiagako Ekilore tabernan jarri dute horretarako puntua eta laguntzeko tartea egongo da urriaren 8ra arte, osteguna.
Halaber, 2 euroko bonuak sortu dituzte elkartasun sareko kide baten alabaren jantoki beka ordaintzeko.
