Poliziak jakinarazi duenez, atzo 19:00ak aldera arrankudiagar bat etxera sartu zen, “eta zaratak entzun zituen barruan”. Horren ostean, egongelara jo zuen eta han, ezustean, pertsona bat topatu zuen linterna eta bihurkinarekin. Antza, gizonezko arrotzak lan tresna baliatu zuen mehatxu moduan, eta gero ihes egin zuen.
112 telefono zenbakian deia jaso ostean, Arrankudiagan hasi zuten bilaketa Ertzaintzako zenbait patruilek, eta 20:00etan salaketaren deskribapenarekin bat egiten zuen 26 urteko gaztea identifikatu eta atxilotu zuten. Gaur epailearengana eraman dute, eta indarra baliatuta lapurreta egitea leporatu diote.