Iberlandako taberna kudeatu eta ustiatzeko lehiaketa publikoa abiatu du Arrankudiaga eta Zolloko Udalak. Kontratuaren esleipena eskuratzen dutenek 8 urtez izango dute eraikina baliatzeko aukera, hilero 400 euro ordainduta.
Tokiko erakundeak azaldu du udalerrian erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dutela lehiaketan. Abenduaren 18an -ostirala- izango da eskaintzak aurkezteko azken eguna. Udaletxean aurkeztu beharko dira, 8:00etatik 15:00etara.
Kontratazio prozesuaren oinarriak eta informazio gehigarria lortzeko ondorengo bide hauetako bat baliatu daiteke: udal bulegoak, 94 648 17 12 telefono zenbakia edo udala.arrankudiaga@bizkaia.org helbide elektronikoa.