Zolloko eskola zaharreko etxebizitzarako maizter bila dago udala

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 7a, 06:25
56 metro karratu ditu etxebizitzak. / Arrankudiaga eta Zolloko Udala

Zollon erroldatutako bizilagunek izango dute lehentasuna hautaketa prozesuan. 

Hautaketa prozesua abiatu du Arrankudiaga eta Zolloko Udalak, Zolloko eskola zaharreko eraikinean dagoen udal-etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko. Urtarrilaren 25era arte egongo da eskaera aurkezteko epea. Udal bulegoetan egin beharko da tramitea. 

Etxebizitzak 56 metro koadro ditu, zonalde hauetan banatuta: egongela bat, hiru logela, sukaldea eta komun bat.

Interesdunek hainbat baldintza bete beharko dituzte: etxebizitzarik ez izatea eta urtean 3.000 eta 45.000 euro arteko diru sarrera gordinak eskuratzea.

Tokiko erakundeak zehaztu duenez, lehentasuna emango zaie ondorengo auzoetako bizilagunei: Aspiuntza, Etxebarri, Orueta, Torre Beaskoetxea, Ustara eta Zollo Elexalde. “Auzo horietan erroldatutako pertsonen eskaerarik ez badago, Arrankudiagako gainerako zonaldeetan erroldatutako pertsonak eta Arrankudiagako eta Zolloko udalerritik kanpo erroldatutako pertsonak sartu ahal izango dira. Azken kasu horretan, lehen mailako odol ahaidetasuna izan beharko dute Zolloko auzo batean erroldatutako pertsonekin”. 

Maizterrak 140 eta 400 euro artean ordainduko ditu etxebizitza erabiltzeagatik. Diru-sarrerak eta bizikidetza unitatearen kide kopuruak hartuko dira kontuan kanona zehazterako orduan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide