Istripua egon da AP-68 errepidean Arrankudiaga parean, kotxe bat irauli dela-eta

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 6a, 10:24
AP-68 errepidean izan da istripua, Areta pasata. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Gaur goizean izan da ezbeharra, AP-68 errepidean. Auto bat irauli egin da, eta gidaria Galdakaoko erietxera eraman dute Larrialdi Zerbitzuek.

Gaur goizean istripua egon da Arrankudiagan, AP-68 autopistan, Aretatik gertu. Bilborako noranzkoan izan da ezbeharra, kotxe bat irauli egin ostean. SOS Deiakek baieztatu duenez, Larrialdi Zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripu eremura. Uneotan ezkerreko erreia irekita dago, "baina beste biak aldi baterako itxita, hondakinak garbitzeko". 12:00ak aldera bukatu dituzte errepidea onbideratzeko lanak; trafiko arazoak bukatuz.

Ertzaintzak Aiaraldea Hedabideari adierazi dionez, "berebil bakarra egon da inplikatuta istripuan, irauli egin da autoa". Zauritua Galdakaoko erietxera eraman dute. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide