Alkatea arduratu zen mezua irakurtzeaz, arrankudiagatar eta zollotar guztien izenean. Honakoa adierazi zuen:
Euskaratik euskararen herria
euskaratik Euskal Herria
bagara, euskara gara
euskara bada, izango gara.
Gutariko bakoitzak hitz bat euskaraz esaten dogun bakoitzean,
Euskal Herria birsortzen ari gara.
Bizi gaitezen euskaraz!
Eskolako bi ume arduratu ziren mezua kutxan sartzeaz. Ondoren, Txoriak txori abestia kantatu zuten bertaratutako guztien artean, txistularien laguntzarekin.