Trafiko istripu larria gertatu da gaur arratsaldean Arrankudiagan, B-265 errepidean. Hormigoi-kamioi batek eta auto batek elkarren aurka egin dute talka, 17:15ak aldera. Kotxeko gidariak konortea galdu du eta autoaren barruan harrapatuta geratu da. Ertzaintzak ez du momentuz zaurituaren gaineko informazio gehiagorik eman.
Larrialdi zerbitzuez gain, suhiltzaileak eta polizia ere bertaratu dira ezbeharra jazo den tokira. Errepidea moztuta dago bi norantzetan.
