Bertan behera utzi dituzte Arrankudiaga-Zollon udan egitekoak ziren jai guztiak (Basakoetxe erromeria eta Andra Mari jaiak, besteak beste). COVID-19aren aurkako neurriak direla eta. Hala jakinarazi du Txutxi Ariznabarreta alkateak. Hala ere, Zolloko jaiak ez dituzte bertan behera utzi momentuz. "Pandemiaren bilakaeraren zain gaude", azaldu du alkateak. Azaroan ospatzen dira San Martin jaiak, eta ordurako baliteke egoerak hoberantz egitea.
Auzolanak, bertan behera
Zollon urtero egin ohi diren auzolanak, aldiz, geldirik daude pandemia hasi zenetik. "Normalean ekainean egiten da lehena eta urriko azken asteburuan bigarrena”, azaldu du Ariznabarretak, "herriko gune komunak garbitzea eta belarra moztea dira bi zeregin nagusiak". Urriko zitaren helburua, gainera, honakoa herria Domu Santu egunerako zein San Martin jaietarako prest egotea. Ikusteke dago egingo duten edo ez.