Ireki da Arrankudiaga-Zolloko udal ikastaroetan izena emateko epea, eta hilaren 29ra arte egongo da zabalik. Udaletxean egin behar da inskripzioa, 946 481 712 telefonora deituz. “Taldea osatzeko gutxieneko kopururik ez badago, ez da ikastarorik egingo”, zehaztu du udalak, eta gaineratu du udalerrian erroldatutakoek lehentasuna izango dutela eta, hala ere, toki nahikorik egongo ez balitz, zozketa egingo litzatekeela.
COVID-19aren aurkako neurri guztiak beteko dituzte ikastaroetan. “Kuotak ordaintzeko, Kutxabank-eko 2095 0164 29 200006845-2 kontuan sartu behar da. Ordainketa, taldeak osatu ondoren egingo da”, azaldu du tokiko erakundeak.
Eskaintza oparoa
Urriaren 4an hasiko dira ikastaroak. Bost ikastaro egongo dira guztira: luzatze ariketak eta hipopresiboak, joskintza, areto dantza, talla eta pilates.
Hemen ikusi daitezke kurtso guztien xehetasunak.