BI-625 errepidean gertatu da istripua 16:05ean Arrankudiagan, Bilboko norabidean. Hiru autok elkar jo dute eta kalteak handiak izan dira hiruretan. Horren ondorioz, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira lekura eta anbulantziak eskatu dituzte. Izan ere, bi lagun zauritu dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte artatzera.
Une hauetan trafikoa geldoa da. Errepidean garbiketa lanak egiten ari dira eta, ondorioz, trafikoa eteten dute bi norabideetan, txandaka.
Informazio gehiago izan ahala eguneratuko dugu albistea.